WhatsApp zerbitzu berria
Atetzeko Udalak komunikazio modu berri arin eta azkarra eskaini nahi die herritarrei, gertakizun, berri, nobedade eta ohar interesgarriei buruzko informazioa emateko.
Zer egin behar dut alta emateko?
1º.-Kontaktu berri bat sortu zure mugikorrean, InfoAtetz izenarekin adibidez, 672099011 zenbakiarekin.
2º.- Whatsapp bat bidali kontaktu horretara, zure izen-abizenak adieraziz eta zerbitzura sartzeko eskatuz.
Sistemak gehituko zaitu eta Udalak sortzen duen hurrengo informazia jasoko duzu.
Udalari jakinarazpenak bidali ahal dizkiot?
Ez, adierazitako funtziorako bakarrik balio du zenbaki horrek. Ez da erantzunik emanen. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili beharko dituzu, zenbaki hau informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko baita.
Nahi dudanean eman dezaket baja?
Edozein momentutan “Whatsapp-ean baja” testuarekin mezu bat bidali ahal diguzu tresna honen bidez eta berehala emango dizugu baja.
2016/679 (EB) Erregelamendua (DBEO). Harremanetarako datuen tratamenduaren arduraduna: Atetzeko Udala. Helburua: komunikazioak bidaltzea eta Udalarekin harremana duten interesatuekin harremanetan jartzea.